Eguraldiak ez du berrikuntza gehiegirako apetarik, eta azken egunen bidetik jarraituko du. Gaur, oro har, zeru hodeitsuak espero izatekoak dira, eta zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Tenperaturak ere antzera mantenduko dira gaur: Gasteizen 14 eta 25 gradu arteko aldea izango dugula dio AEMETek.
Biharko antzeko agertokia izango dugu aurrean: zeru hodeitsuak eta zaparradak izateko aukera asko, izaera trumoitsuarekin. Eolo aldakor ariko da, baina arratsaldean iparraldeko osagaian finkatuko da. Tenperaturetan, beroak ez du horren gora joko, 13 eta 20 gradu artekoak espero direlako.