Azken egunetako giroak segida izango du, bai gaur zein asteburuan ere. Gaur zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta ekaitzek jo dezakete. Eolok hegotik egingo du ufa, bolada gogor batzuekin, arratsalde partean mendebal osagaia hartuko duen arren. Gasteizen, 15 graduan hasi eta 26 graduraino igoko da galinstanoa.
Asteburuan ere gauzak ez dira larregi aldatuko, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlako, eta ekaitzak jo dezakeelako. Datorren astearen hasieran espero den aldaketaren hasieran igande eguerditik aurrera igartzen hasiko da, orduan euria egiteko probabilitateak handiagoak izango direlako. Tenperaturak ez dira asko aldatuko, hurrenez hurren larunbatean eta igandean 14-27 eta 14-25 gradu arteko aldeak espero izatekoak direlako.