⛅ EGURALDIA

Ekaitz gehiagoren zain

Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 08:39

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bero eta hezetasun handiekin eta ekaitzak sortzeko aukerarekin jarraituko dugu. Tenperatura 27 graduraino igo daiteke, baina ekaitzek sentsazio termikoa apaldu dezakete.

Zeru hodeitsuekin hasiko da eguna, baina eguerditik aurrera ostarteak zabaldu daitezkeela iragarri du Euskalmetek. Halere, ez gara ez libratuko arratsaldeetan horren ohikoak bihurtu diren ekaitzetatik. Haizeak hegotik egingo du, eta bolada gogorrak izan ditzake. 15 eta 26 gradu arteko tenperatura espero da Gasteizen. 

Gauzak ez dira asko aldatuko bihar: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta ekaitz txikiak ere sor daitezke. Eolok hegoaldetik joko du, indartsu, baina egunaren amaieran mendebaldeko osagaian finkatuko da. Beroa mantenduko da, 15 eta 27 gradu arteko aldearekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago