Martxan dira Selektibitateko azterketak

Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 12:00

1.824 arabarrek Gasteizko Campusean egingo dituzte azterketak. Argazkia: EHU

Asteazken honetan hasi dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak EHUren instalazioetan, tartean, Gasteizko Campusean. Ostiralera bitartean, 13.000 ikaslek baino gehiagok egingo dituzte azterketak; horien artean 1.824 arabar daude.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 13.401 ikaslek unibertsitatera sartzeko azterketak egingo dituzte hiru egunetan zehar: ekainaren 7an, 8an eta 9an; asteazkenean, ostegunean eta ostiralean. Batxilergoko 12.080 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako 815 (guztira, 12.895, 2022an baino %1 gehiago), baita nota igo nahi duten aurreko kurtsoetako beste 506 ere; azken horiek irakasgai espezifikoetara aurkeztu dira.

Gure lurraldeari dagokionez, 1.824 arabar aurkeztu dira azterketetara: Batxilergoko 1.702 ikasle eta Lanbide Heziketako beste 122; 1.053 emakume eta 771 gizonezko; ikasleen %65,9 euskaraz eta %34,1 gaztelaniaz.

Honela banatuko dira aurtengo azterketak:

  ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Probaren ordutegia
08:30 - 09:00 Aurkezpena    
09:00 - 10:30
  • Euskara eta Literatura II
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Atzerriko Hizkuntza II (Ingelesa)
10:30 - 11:15 Atsedenaldia Atsedenaldia Atsedenaldia
11:15 - 12:45
  • Espainako Historia
  • Matematika II
  • Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II
  • Artearen Oinarriak II
  • Fisika
  • Filosofiaren Historia
  • Atzerriko Hizkuntza II (Alemana, Frantsesa)
12:45 - 14:30 Atsedenaldia Atsedenaldia  
14:30 - 16:00
  • Kimika
  • Latina II
  • Diseinua
  • Biologia
  • Artearen Historia
  • Grekoa II
 
16:00 - 16:30 Atsedenaldia Atsedenaldia  
16:30 - 18:00
  • Enpresaren Ekonomia
  • Ikus-entzunezko Kultura II
  • Geologia
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Geografia
  • Arte Eszenikoak

Datak eta epeak

  • Emaitzen txartela lortzea: ekainaren 21ean, web bidez.
  • Berrikusketa egiteko eskaera: ekainaren 16an, 19an eta 20an, 14:30ak arte, web bidez.
  • Berrikusketaren kalifikazioak argitaratzea: ekainaren 27an, web bidez. Posta bidezko jakinarazpena.
  • Behin betiko ebazpena: ekainaren 27an, web bidez.
  • Azterketak ikusteko eskaera: ekainaren 28an eta 29an, web bidez.
  • Azterketa ikustea (aurretiko eskaera): ekainaren 30etik uztailaren 11ra. E-mailez bidaliko dira
  • Ezohiko deialdia: uztailaren 5ean, 6an eta 7an.

Nola ebaluatzen da nota?

Proba EHUren hiru campusetan banatutako 39 epaimahaitan banatuko da, tartean Gasteizkoa. Ebaluazioak bi fase ditu:

  • Sarbidea: ikasleek graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzeko. Bost azterketa (0 eta 10 bitarteko nota): Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Espainiako Historia, Lehenengo Atzerriko Hizkuntza, eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Batxilergoko notaren (%60) eta probaren kalifikazioaren (%40) artean egindako batez besteko nota haztatuan, 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak gutxienez 4 puntu lortu baditu USEan.
  • Onarpena: borondatezkoa. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu dezake Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean; gehienez, lau. Nota igotzeko sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek balio ahal dute ere.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago