⛅ EGURALDIA

Berdin mantenduko da

Erredakzioa 2023ko ekainaren 7a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Hodeiek eta ekaitzek osatzen dute datozen bi egunetarako eguneko menua. Batez ere bihar arratsaldean prezipitazioa egingo du. 

Azken egunotako joerari jarraiki, gaur zeru hodeitsua izango dugu, eta arratsaldean zaparradaren bat bota dezake ere. Haizeak hegotik edo hego-ekialdetik egingo du ufa, eta bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan ere ez da aldaketa handirik espero, eguneko tartea Gasteizen 16 eta 26 gradu artean mantenduko baita.

Biharko, antzeko iragarpena egin du Euskalmetek, eta aldagai guztiak bere horretan mantenduko dira: hodeiak egun gehienean, eta arratsaldean ekaitzak izango ditugu. AEMETen arabera, arratsaldean euria egiteko aukera %100ekoa da. Haizeak ere bide beretik joko du, hegoaldetik, eta termometroetan antzeko tenperaturak izango ditugu, 15 eta 27 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago