⛅ EGURALDIA

Aldatzeko tenorea

Erredakzioa 2023ko ekainaren 6a

Gaur hodeiak eta Eguzkia tartekatuko dira zeruan, eta arratsaldean ekaitzak egon daitezke. Bihar, ordea,  Lorentzok huts egingo bide du, eta hodeiak nagusiko dira. 

Gaurkoan ere zerua tarteka hodeitsua izango dugu, baina Eguzkia ere ikusi ahalko da, batez ere arratsaldean. Une horretan, baina, ekaitzak jo dezake, azken egunotan ohikoa izaten ari den moduan. AEMETen arabera, prezipitazioa egiteko probabilitatea %85ekoa da. Hegoaldetik ufa egingo du Eolok, eta beroa mantenduko da: 13 eta 27 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. 

Bihar estaliago egongo dela iragarri du Euskalmetek, eta hodeiak izango ditugu nagusi. Arratsaldean hodei horiek euria askatuko dute, baina, momentuz, ez da espero ekaitzik. Auskalo. Bezperan bezala, hegoaldeko haizea espero da, eta dezenteko beroa: 15 eta 26 gradu artean ibiliko da galinstanoa. 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago