⛅ EGURALDIA

Agertoki berdina

Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 08:28
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira datozen orduetan, bero askorekin. Arratsaldez, berriz ere ekaitzen dantza hasiko da.

Azken egunotako itxura berdinarekin hasiko da aste hau: eguna lainoekin esnatu  daiteke zenbait puntutan, eta eguzkia eta ostarteak tartekatuko dira. Bero hodeiak pilatuko dira, eta, arratsaldean, bero hori guztia euria gisa askatu daiteke, ekaitzen bitartez. Hegoaldetik egingo du ufa haizeak, baina arratsaldean ipar-ekialdeko osagaia hartuko du. Tenperaturak nahiko altu mantenduko dira: hiriburuan 11 graduan hasi eta 26 gradura iritsiko dira. 

Antzeko jokabideak izango du astearteak: tarteka hodeiak izango ditugu, eta bero hodeiak arratsaldean. Ondorioz, zaparrada trumoitsuak egon daitezke arratsalde partean. Eolok hegoaldetik egingo du ufa, baina aparteko indarrik gabe. Tenperaturak are gehiago igoko dira, 13 eta 27 gradu arteko aldean. 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide