Halakoa izango da gaurko eguna, tarteka hodeituta eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Hego-ekialdetik egingo du haizeak, baina arratsaldean ipar-ekialdeko osagaia hartuko du. Termometroei dagokienez, 13 eta 25 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek Gasteizerako.
Larunbat zein igandean eskema berdina errepikatuko da, baina aterako diren eguzki izpiak aprobetxatu beharko dira, astearen hasieran hodei eta euriak iragarri baitituzte. Arratsaldetan, zaparrada trumoitsuekin batera, haizea zakartuko da. Tenperatura antzera ibiliko dira asteburu oroan, 12 graduan hasi eta 25-26 gradura iritsita.