Lainoekin hasiko da eguna, eta, horiek altxatzean, zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du gaurkoan ere. Azken egunetako joerari jarraiki, arratsaldean zaparradak izan ditzakegu, ekaitz gisakoak. Iragarpen hau idazteko orduan, Jaurlaritzak ez du zehaztu abisu horia errepikatuko ote den. Arratsaldean haizeak gogor jo dezake, ekialdetik. 11 eta 22 gradu arteko tenperaturak espero dira hiriburuan.
Bihar argiago geratuko omen da eguna: goi mailako hodei batzuk izango ditugu, eta arratsaldean bero hodeiak pilatuko dira, ura botatzeko gogoarekin. Seguruenera ekaitzak izango ditugu berriz. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, bolada gogorrekin arratsaldean. Termometroan, galinstanoak gorago egin dezake, 13 graduan hasita eta 25 graduraino.