⛅ EGURALDIA

Galdara termikoa martxan

Erredakzioa 2023ko mai. 31a, 08:50

Partez hodeitutako zeruak eta arratsaldez zaparrada trumoitsuak izan daitezke berriro ere.

Atzokoaren bidetik joango da gaurko eguna: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta, batez ere arratsaldean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Ikusteko dago, atzo bezala, zenbait puntutan berriro pilatuko ote diren. Haizeak hegoaldetik egingo du ufa, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperaturek atzo baino altuago joko dute, 12 graduan hasi eta 25 graduraino.

Ostegunerako ur gehiago egon daiteke bidean. Lainoa agertu daiteke zenbait tokitan, eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu; ohi bezala, arratsaldean egongo da euria egiteko probabilitate gehien, ekaitz moduan. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, bereziki mendebaldekoa goizean eta ekialdekoa arratsaldean. Termometroa 11 eta 22 graduen bueltan ibiliko da hiriburuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide