⛅ EGURALDIA

Aldaketarik ez (eguraldian)

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 29a

Hodeiek protagonismoa izaten jarraituko dute datozen orduetan, eta zaparrada trumoitsuekin ongi etorria eman dakieke ikasturte politiko berriari.

Udaletan eta Batzar Nagusietan ezustekoak bai, baina zeruetan ez dirudi aldaketa askorako tartea egongo denik. Ez datozen orduetarako, behintzat. Gaur zeruak hodeitsu jarraituko du, eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak izan daitezke, bereziki arratsaldetik aurrera. Haizeak indarra hartuko du, iparretik. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 11 eta 23 gradu arteko aldea izango dute. 

Biharko antzeko agertokia izango dugu: tarteka zeru hodeitsuak ikusiko ditugu, bai eta bero hodeiak ere. Ondorioz, ekaitz txikiak izan ditzakegu arratsalde partean. Haizeak hegotik egingo du goizean, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturetan, aldaketarik gabe; bezperaren berdinetan jarraituko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago