Alavesek Eibarren aurka jokatuko du igoerako playoff-a

Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 09:30

Las Palmasen aurkako emaitza (0-0) ez nahikoa izan igoera lortzeko. / Argazkia: ALAVES

Bart gauean Las Palmas taldearen aurka berdindu ostean, Lehen Mailara igotzeko playoff-aren finalerdian Eibarren aurka neurtuko da Alaves, ekainaren 3an Ipuruan eta hilaren 8an Mendizorrotzean.

Golik ez Kanaria Handian. 500 bat alaveszaleren babesarekin eta garaipena gertu izan bazuen ere, 0-0 emaitzarekin berdinduta, igoerak ihes egin dio Alaves taldeari, Luis Garcia Plazaren zuzendaritzapean egindako denboraldi bikainaren ostean. Las Palmas eta Granada dira azkenean Lehen Mailara zuzenean igoko diren bi taldeak. Levante, Alaves (4. postuan), Eibar eta Albacete, berriz, playoff-era joan beharko dira.

Alavesen kasuan, euskal derbia jokatuko beharko du Eibarren kontra, finalerdietako bi partidatan: ekainaren 3an, larunbatean, 18:30ean Ipuruan (Eibar); eta ekainaren 8an, ostegunean, 21:00etan Mendizorrotzean (Gasteiz). Ondoren, irabazten duen taldea Levante edo Albaceteren aurka jokatu beharko du finala.

Playoff-era iritsi diren lau taldeetatik bakarra igoko da Lehen Mailara, eta hori bi partidako finalean erabakiko da, ekainaren 10ean eta 17an.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago