⛅ EGURALDIA

Eguzkia dator, eta kanpaina badoa

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 08:38

Asteburuan giro eguzkitsua izango dugu, baina bereziki igandean ekaitz zaparradak ere egon daitezke, hauteskunde giroa lasaitzeko edo. 

Gaur zerua tartea hodeitsu egingo da, eta haizeak hegoaldetik egingo du ufa; bolada gogorrak izan ditzake, gainera. Tenperaturak asko igoko dira, batez ere maximoak: Gasteizen 8 eta 24 gradu arteko aldea espero da. 

Asteburuari dagokionez, larunbaterako eguzkia espero da, baina arratsaldetik aurrera bero hodeiak pilatu daitezke. Izan ere, tenperatura are altuagoak izango dira, eta hori nabarituko da atmosferaren galdaran: 12 eta 27 gradu arterako aldea egongo da. Igandean, berriro hodei gehiago agertuko dira, eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak ere egon daitezke. Hauteskunde egun horretan tenperaturak antzera mantenduko dira, 12 eta 26 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago