⛅ EGURALDIA

Bueltan dator beroa

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 08:22

Hodeiak nagusi izango ditugu datozen orduetan ere, baina pixkanaka tenperaturek goranzko joera hartuko dute.

Udaberri moduko eguraldiarekin jarraituko dugu: oro har, zerua tarteka hodeitu mantenduko da, eta arratsaldean zaparradak izan ditzakegu. Ohi bezala, hegoaldean garbiago egongo da, eta Eguzkia ere ikusi ahalko dute. Haizea temati mantenduko da azken egunetako ibilbide berdintsuan: iparretik egingo du ufa, eta arratsaldean zakartuko da. Termometroari dagokionez, Gasteizen 7 eta 17 gradu arteko aldea izango dute.

Biharko ere espero izatekoak dira zeru hodeitsuak. Haizeak bere ateraldiekin jarraituko du, baina oraingoan ekialdetik edo hego-ekialdetik egingo du. Aldaketa handiena tenperaturetan igarriko da, maximoek dezente gora egingo dutelako: 8 graduan hasita eta 24 gradura iritsiko dira hiriburuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago