⛅ EGURALDIA

Hodeitza, gutxitzera

Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 08:43

Apurka-apurka pilatu diren hodeiak gutxitzen joango dira, baina bihar arratsaldean berriro ugarituko dira.

Asteazken goiza oso hodeitsua izango da, baina, Euskalmeten arabera, arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Noizbehinka euria egin dezake. Iparretik joko du haizeak, eta batez ere arratsaldean indartsuago ibiliko da. Tenperaturetan, maximoetan igarriko da aldaketa bakarra, pittin bat igoko baita galinstanoa: 11 eta 20 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizerako.

Ostegunak kontrako kontrako garapena izango du. Izan ere, goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina arratsaldearekin batera hodei horiek trinkotuko dira, eta gauarekin batera zaparrada batzuk bota ditzake. Haizeak ipar osagaian finkatuta jarraituko du, bolada gogorrekin. Termometroetan, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, 8 eta 18 artean kokatuz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago