EGURALDIA

Hodei arteko egunak

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 08:37

Bai gaur zein biharko antzeko iragarpena dago: gehienetan zeru oso hodeitsuak eta euri zaparradaren bat.

Zeru hodeitsuak espero dira astearen hasiera honetan, eta noizbehinka zaparrada txikiren bat ere izan dezakegu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du gehienetan, ahul bizi. Arratsaldean biziago egin dezake, bolada gogor batzuekin. Tenperaturei dagokienez, 9 eta 19 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.

Biharkoa gaurkoaren segida izango da. Ortzia oso hodeitsu edo estalita ikusiko dugu, eta euriak ere izan daitezke, bezperakoak baino ugariagoak. Haizea bere horretan mantenduko da, mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik, ahul-bizi, eta bolada gogor batzuekin arratsaldean. Termometroetan ez da aparteko aldaketarik espero, minimoak pittin bat baino ez dira igoko: 11 eta 19 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide