Atzokoaren pareko eguna izango da gaurkoa, baina hodei trinkoagoekin. Izan ere, zerua oso hodeitsu edo estalita mantenduko da. Eguerditik aurrera zaparradak izan ditzakegu, izaera trumoitsuarekin. Haizeak iparretik egingo du, eta arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturei dagokienez, 11 eta 19 gradu arteko aldea izango dugu.
Bihar ere zeru hodeitsua izango dugu, eta batez ere goizean ekaitzak sortzeko aukera dagoela ohartarazi du Euskalmetek. Bai haizea zein tenperaturak bere horretan mantenduko dira: ipar haizeak joko du, indartsuago arratsaldean; tenperatura berdinak espero dira Gasteizen, 11 eta 19 gradu artekoak.