Hodeiak eta ostarteak izango ditugu ostiral honetan, eta zaparrada txikiren bat bota dezake, egunaren lehen partean bederen. Ohi bezala, hegoaldean Eguzkia errazago ikusi ahalko dute. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, ahul-bizi. Batez ere arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturek azken egunetako mailetan mantenduko dira: Gasteizen 7 eta 16 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Asteburuari begira, hodeiak mantenduko dira, bai eta zaparrada txikiak ere. Larunbatean garbiago egongo da, eta igandean bilduko da euria egiteko probabilitate gehiena: egun horretan ekaitz izaera hartu dezake. Tenperaturak berdin mantenduko dira asteburuan, 6 eta 15 gradu artean.