⛅ EGURALDIA

Trinkotzeko bidean

Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 08:41

Hodei batzuk izango ditugu gaur, eta arratsaldetik aurrera horiek ugarituko dira. Euri pixka bat egin dezakeen arren, ez da espero asko etorriko denik. 

Ostarteak izango dira nagusi egunaren lehen partean, baina, pixkanaka, estaltzera joko du. Arratsalde parterako hodeiak ugarituko direla aurreikusi du Euskalmetek. Euria egin dezake noizbehinka, baina ez asko. Gauean da euria egiteko probabilitate gehien. Haizeak iparretik joko du, ahul bizi, eta arratsaldean gogorrago egingo du. Termometroak azken egunetako egoeran mantenduko dira: Gasteizen 6 eta 14 gradu arteko aldea iragarri dute. 

Bezperako gauean izandako egoerak segida izango du ostiralean zehar: hodeitsu egongo da, eta zaparrada txikiak botako ditu. Haizeetan ez da aldaketarik espero: iparretik egingo du, ahul-bizi, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 7 eta 16 gradu arteko aldea espero da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago