⛅ EGURALDIA

Udaberria, bueltan

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 07:37

Udaberri apetatsu honek aurrera jarraitzen du, azken egunotan hartu duen norabidean sakonduta: euri pittin bat bota dezaketen hodeiak, eta tenperatura neurtuak. Bihar estaliago egon daiteke.

Goizean lanbroa agertuko da, eta, ondoren, hodeiek segida izango dute, baina ostarte zabalak ere ikusi ahalko dira. Batez ere goizean goiz eta azken orduetan euri txikia egin dezake. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi, baina gogorrago egingo du zenbait unetan. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero: Gasteizen 5 eta 15 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek. 

Estaliago egongo bide da ostegunean, baina, oro har, joera berdinean jarraituko du egunak. Hodeiekin batera euri txikiren bat egon daiteke. Haizea ere, berdintsu mantenduko da, iparretik, ahul-bizi, eta bolada gogorren batekin. Galinstanoa aurreko egunaren parekoan mugituko da, 6 graduan hasita eta 15 gradura iritsita.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago