⛅ EGURALDIA

Hodei trinkoak, baina euri askorik gabekoak

Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 09:00

Zeru grisak eta euri apur bat espero dira datozen orduetarako. Bihar zertxobait garbitzera egingo du.

Aparteko aldaketarik ez da espero datozen orduetan: oro har, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu mantenduko da, eta zaparrada txikiak egon daitezke. Arratsalde partean, baina, hodeiak gutxituko direla dio Euskalmetek, eta ostarte batzuk agertuko dira —hala ez bada, ez guri errurik bota—. Haizeak iparretik egingo du gehienetan, ahul-bizi, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, antzera ibiliko dira, 5 eta 14 gradu artean.

Bihar goizean lanbroa ager daiteke, baina gaur baino garbiago geratuko bide da. Halere, goizean han-hemenka euria egin dezake. Haizea ipar osagaian geratuko da, temati, eta bolada gogorrak izan ditzake. Termometroak bere horretan mantenduko dira, hiriburuan bederen: 5 eta 15 gradu arteko aldea espero da.

[🎶 Punk Rock Opera]

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide