⛅ EGURALDIA

Hezetasuna ekarri du Isidrok

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 15a

Azken egunetako egoera berdina mantenduko da astelehen eta asteartean: hodeiak nagusi izango dira, eta euria egingo du ere.

Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu datozen orduetan ere, eta noizbehinka euria egingo du. Arratsaldean dago bustitzeko aukera gehien. Ipar haizea izango dugu egun osoan, bolada gogorrekin. Termometroetan, 7 eta 14 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Biharko, agertoki berdina marraztu du Euskalmetek: hodeiak era euria izango ditugu, asko botako ez duen arren. Haizeak ipar osagaiarekin jarraituko du, eta batez ere arratsaldean indartsu arituko da. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute, minimoetan bederen: 5 eta 14 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago