Aurreko egunetako joerak segida izango du gaur eta asteburuan ere. Ostiral honetan zerua oso hodeitsu egongo da, eta euri zaparradak izan daitezke, batez ere goizean. Haizea ahul-bizi ibiliko da, mendebaldetik goizean, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperaturak baxu mantenduko dira, 6 eta 13 gradu artean.
Asteburuan ere hodeiak geratuko dira, hauteskunde mitin bat ere galtzeko aukerari ezin muzin eginez. Politikariak busti daitezela nahi dutenek agian beren ametsa beteko dute. Baina, egiari zor, asko ere ez dira bustiko, zaparrada txikiak izango direlako. AEMETen arabera, igande arratsaldean Eguzkia ikusi ahalko dugu. Termometroan, gauzak ez dira asko aldatuko, eta hiriburuan bederen 6 eta 15 gradu artean ibiliko dira.