Gaur zerua hodeitsu egongo da, eta, noizbehinka, euria egin dezake, bereziki arratsaldean. Ipar osagaiko haizea ibiliko da, eta arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturek beherantz jarraituko dute: hiriburuan eguneko tartea 6 eta 14 gradu artean egongo da.
Bihar hodeitza are handiagoa izango da, eta, gaur bezala, euria egin dezake, baina ez da espero asko botako duenik. Goizean mendebaldetik joko du Eolok, eta arratsaldean ipar osagaia hartuko du, ahul-bizi. Tenperaturak antzera mantenduko dira, 6 eta 13 gradu arteko aldearekin.