Normalizazioan, enegarren oztopoa

Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 12:30

Elkarretaratzea egin dute Gasteizko Campuseko ikasleek. / Argazkia: Giuliana Preciado Cuero

Euskal Filologia ezagutza arlo gisa baliogabetzeko arriskuaren aurrean mobilizatu dira Gasteizko unibertsitateko ikasleak. "Erasotzat" jo dute Espainiako Gobernuaren plana.

Madrilek unibertsitate sistema antolatzeko prestatu duen lege berrian Euskal Filologia ezagutza arlo gisa Filologia Hispanikoen pean jartzeko erabakiak hautsak harrotu ditu. Espainiako Gobernuaren asmoa salatzeko, Gasteizko EHUko Euskara Taldeak elkarretaratzea egin du asteazken honetan.

Bertan "erasotzat" jo dute plana, eta, besteak beste, aurreratu dute euskal ikasketak eginak izatearen beharra baliogabetzeko arriskua dakarrela. Erabakiak sortutako ezinegonaren ondoren, eta EH Bilduk egindako galderari erantzunez, Espainiako Unibertsitate ministerioak aurreratu du "irtenbide egokia" bilatuko duela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago