Hasierako onespena eman diote Energia Berriztagarrien LPSari

Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 10:30

Badaiako parke eolikoa. / Argazkia: Wikipedia (Basotxerri)

Jaurlaritzak jendaurrean jarri du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala, alegazioak aurkezteko 45 eguneko epea irekita. Araban 42 kokapen aurreikusi dituzte: energia eolikorako 19 gune eta energia fotovoltaikorako 23 eremu.

Urteetako atzerapenaren ostean, iritsi da eguna: Eusko Jaurlaritzak hasierako onespena eman dio Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (LPS). Asteazken honetan argitaratu dute EAEko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hiru lurralde historikoen aldizkari ofizialetan. Jendaurrean jarrita, orain 45 egun balioduneko epea ireki da alegazioak aurkezteko.

LPSak guztira 110 kokapen aurreikusi ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 92 udalerritan (lurralde osoaren %1 inguru) energia berriztagarria ekoizteko zentral eoliko zein fotovoltaikoak eraikitzeko. Horietatik, balizko 42 kokapen Araban daude (%40 inguru): zehazki, 19 gune aurreikusi dituzte energia eolikoa sortzeko haize-errotentzako, eta beste 23 eremu energia fotovoltaikoa ekoizteko eguzki-plakentzako.

Zentral eolikoetarako Arabako 19 udalerri identifikatu ditu LPSak, horietako gehienak Lautadan eta Mendialdean. Parke fotovoltaikoak ezartzeko, berriz, gure lurraldeko 23 udalerri markatu ditu planak, Lautadan, Añanan eta Arabako Errioxan.

"Ekonomiaren deskarbonizazioa burutuko duen energia trantsizioa egiteko Euskadik beharrezkoak zaizkion energia berriztagarrien instalazioak izan ditzala bultzatuko du", azaldu du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, ohar batean. Energia berriztagarriak gaur egungo EAEko kontsumoaren %10 baino ez dira; helburua kopuru hori 2030erako bikoiztea da. Jaurlaritzaren asmoa legegintzaldia amaitu baino lehen LPSa behin betiko onartzea da.

MAPAK

ZENTRAL EOLIKOENTZAKO MENDIGUNEAK

Arabako mendiguneak (lurraldean edo mugakideak):

  • (7) Arlaban, Elgeamendi, Arkamu, Urpaso, Gatzagain, Isuskitza, Durakogain, Larrangoiti, Trango, Naparbasoko Punta
  • (8) Pikatxo-Ganalto, Olazar, Arrato
  • (9) Azazeta, Indiagana, Marabilleta, Galartza
  • (10) Peña de los Hozanillos-Peña de la Hoz, San Sebastian, La Recuenca, Risco de San Pedro, Los Caminillos, Valle de Hontanilla, Pozo de Campos, Alto de Larran, Risca, Peñalta
  • (11) Atauri-La Rasa
  • (12) Motxotegi, Mekoletako Gurutzea, Upeta, Zubilarra, Aiaogana
  • (17) Ganekogorta, Gazteluzar-Mugarriluze, Larrako, Arrastaleku, Gongeda-Zamaia, Gallarraga
  • (20) Labraza, La Llanas
  • (21) Cantoblanco, La Manzanera

 

ENERGIA FOTOVOLTAIKORAKO EREMUAK

 
ENERGIA EOLIKORAKO ESKLUSIOGUNEAK

UDALERRIEN ZERRENDA

Zein udalerri aurreikusi dira Araban?

Energia eolikorako eremuak (19)
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Dulantzi
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Añana
  • ARABA - DEBAGOIENA - Gorbeialdea - Aramaio
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Arraia-Maeztu
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Asparrena
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Badaia Partzuergoa
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Barrundia
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Bernedo
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada -Burgu
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Erriberagoitia
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Iruraiz-Gauna
  • ARABA - KANTAURIALDEA - Aiaraldea - Laudio
  • ARABA - ERDIALDEA - Gorbeialdea - Legutio
  • ARABA - KANTAURIALDEA - Aiaraldea - Okondo
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Urizaharra
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada -Donemiliaga
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Gaubea
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Gasteiz
  • ARABA - ERRIOXA - Arabako Errioxa - Oion
Energia fotovoltaikorako eremuak (23)
  • ARABA - KANTAURIALDEA - Aiaraldea - Amurrio
  • ARABA - KANTAURIALDEA - Aiaraldea - Aiara
  • ARABA - ERDIALDEA - Gorbeialdea - Urkabustaiz
  • ARABA - ERDIALDEA - Gorbeialdea - Zigoitia
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Agurain
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Dulantzi
  • ARABA - ERDIALDEA - Gorbeialdea - Arratzua-Ubarrundia
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Asparrena
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Barrundia
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Burgu
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Iruña Oka
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Iruraiz-Gauna
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Donemiliaga
  • ARABA - ERDIALDEA - Lautada - Gasteiz
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Arraia-Maeztu
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Bernedo
  • ARABA - ERDIALDEA - Mendialdea - Kanpezu
  • ARABA - ERRIOXA - Arabako Errioxa - Elvillar
  • ARABA - ERRIOXA - Arabako Errioxa - Guardia
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Erriberagoitia
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Lantaron
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Erriberabeitia
  • ARABA - ERDIALDEA - Añana - Gaubea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago