⛅ EGURALDIA

Petrikorra, aspaldiko partez

Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 08:44

Azkenean euri pixka bat bota du, baina lurra gainetik baino ez du busti. Euria bueltatuko omen da datozen orduetan.

Atzoko norabidetik joango da gaurkoa: hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu, eta han-hemenka zaparrada txikiak egon daitezke. Haizeak iparretik egingo du, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperatura freskoak mantenduko dira: hiriburuan 6 eta 16 gradu arteko aldea espero da. 

Bihar hodeitza trinkoagoa izango da, eta euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da. Ipar haizea bere horretan mantenduko da, iparretik, eta bolada gogorrekin arratsalde partean. Tenperaturak antzera egongo dira: 6 graduan hasita, ez dute 15 gradutik gorago egingo.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago