Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua hodei gutxirekin egongo da, baina erdi eta goi mailako hodei batzuk ikusi ahalko dira ere. Haizea aldakor ibiliko da, ahul, eta arratsaldean pixka bar indartsuago egingo du ufa, iparraldetik. Beroa egingo duen arren, ez da iritsiko aurreko egunerako muturretara: 7 eta 23 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.
Bihar, berriz, aldaketa omen dator. Hodeiak agertuko dira goizetik, eta egunak aurrera egin ahala ugarituko dira, arratsaldean oso hodeitsu geratu arte. Euri pixka bat ere botatzeko aukera dago. Maximoek zertxobai egingo dute behera, eguneko tartea 9 eta 19 gradu artean geratuko delarik.