Elkarbizitzaren eredu, Errota Anitza jaia ospatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 16:53
Haurrentzako txokoa izango da, besteak beste, larunbateko festan. / Errota Anitza

Haurren txokoa, auzo dinamika, pikoteoa eta musika izango dira aurkezpen festan.

Errota Zaharra elkartearen eskutik, auzoko komunitate kultural desberdinak biltzen dituen Errota Anitza egitasmoa ezagutzeko aurkezpen jaia antolatu dute larunbatean, hilaren 6an. Elkarbizitzaren eredu, auzokideak elkartzeko eta aniztasuna bultzatzeko festa izango da, antolatzaileek azaldu dutenez.

Auzoaz hitz egiteko saioarekin emango diote hasiera egunari, 12:00etan, auzokideen arteko harremanak sendotu eta dituzten kezkak partekatzeko. Ordu berean, haurren txokoan, Ane Gebara ipuin kontalariak egingo die ongietorria txikienei.

Herri bazkariaren ostean, 16:00etatik aurrera, musika izango da nagusi; poesia txokoa, bertsorap emanaldia, Karabankunda perkusio afrikarra eta Royal Cloud dantza urbanoa ez dira faltako.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide