⛅ EGURALDIA

Aldaketarik ez

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 4a

Hodei tarte batzuk egongo dira, baina, oro har, berriro egun eguzkitsuak izango dira gaurkoa eta biharkoa. Beroa nagusituko da berriz.

Zenbait lekutan lanbroarekin hasi daiteke eguna. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin geratuko da, baina gau partean tarteka hodeitsu azalduko da ortzia. Haizea batez ere goizean ahul-bizi ibiliko da, zenbait bolada gogorrekin, baina egunak aurrera egin ahala  ahultzen joango da. Tenperatura altuak espero dira gaurkoan ere: 10 eta 26 gradu arteko aldea iragarri dute hiribururako.

Biharko, antzeko egoera espero da: goizean lanbroa agertu daiteke, baina gero ortzia hodei gutxirekin geratuko da. Horiek erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeak goizean ahul-bizi joko du, hego-mendebaldetik; arratsaldean, berriz, ipar-ekialdetik. Tenperaturak antzera ibiliko dira: 8 eta 27 gradu artekoak izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago