Maiatzaren 4tik aurrera, Agurain eta Gasteiz arteko ibilbidea Gasteiz-Dulantzi-Araia Alavabusen 5. linean sartuko da. Aurrerantzean, bidai kopurua 17 eta 11 artekoa izango da, noranzko bakoitzeko, lanegunetan eta asteburuetan, hurrenez hurren. Aldundiak, horrela, Nafarroako Gobernuak orain arte historikoki eman izan duen zerbitzu bat hartuko du bere gain, bi erakundeek 2021ean sinatu zuten hitzarmena aplikatuz.
Lanegunetako lehenengo bidaia 06:50ean aterako da Aguraindik Gasteizerantz, eta azkena 22:43an; Gasteiztik Agurainera joango den lehenengo autobusa, berriz, 5:50ean aterako da, eta azkena 22:30ean. Bi herrien arteko konexioan, gainera, zuzeneko bi bidai daude, astelehenetik ostiralera goizeko lehen orduan; Arabako hiriburura 08:00ak eta 09:00ak baino lehen iritsi ahalko da, Arabako Lautadan bizi diren pertsonen mugikortasun beharrei erantzuteko. Ordutegien taula osoa hemen dago eskuragarri: www.alavabus.eus
Zerbitzu berri horren erabiltzaileek, gainera, Bat, Barik eta Mugi txartelekin ordaindu ahal izango dute, eta, horrela, txartel horien bidez deskontuak eskuratu ahal izango dituzte.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak informazio kanpaina bat egin du Aguraingo herritarren artean, postontzietan banatuz zerbitzu berriaren ordutegiak jasotzen dituen liburuxka bat. Informazio hori bera igorri da Alavabusen 5. lineak -Dulantzi, Araia, Burgelu eta Zalduondo- zerbitzatzen dituen gainerako udalerrietako Arabako etxeetara.