Giro eguzkitsu eta lehorrak segida izango du goizean, baina erdi eta goi mailako hodei tarteak ere agertuko dira, batez ere egunaren amaieran. Gauerako euri pixka bat espero bazen ere, iragarpena aldatu dute meteorologoek. Iragarrita zegoen haize zakarra mantenduko bide de arratsalde-gau partean. Termometroetan, bero asko izango dugu: 10 graduan hasi eta 30 gradura iritsiko dira tenperaturak.
Biharkoari dagokionez, bihar goizean hodeiak ikusiko ditugu Eguzkiarekin batera, eta goizean goiz laino batzuk agertuko dira. Arratsaldean garbiago egongo omen da, eta iparretik ufa egingo duen haizeak tarte biziak izango ditu. Tenperaturetan, ez da iritsiko gaurko muturrera, baina beroak errotuta jarraituko du: 10 eta 27 gradu arteko aldea izango dugu Gasteizen.