⛅ EGURALDIA

Ez ahaztu txaketatxoa

Erredakzioa 2023ko api. 27a, 08:49

Tenperatura nahiko altuak mantenduko dira San Prudentzio egunean, baina euria bota dezake ere. Asteburutik aurrera tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.

Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, baina batez ere erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da. Goizean hegoaldeko osagaia izango du, baina arratsaldean ipar osagaia nagusituko da. Bolada gogorrak har ditzake orduan. Beroa mantenduko da: 10 eta 29 gradu arteko tenperaturak espero dira hiriburuan.

San Prudentzio egunean ere, zerua tarteka hodeitsu mantenduko da. Arratsaldean bero hodeiak sortu ahalko dira, eta oso hodeitsu geratuko da. Bezperako eskema mantenduko da atmosferaren mugimenduetan: Eolok hegoaldetik egingo du goizean, baina arratsaldean gogorrago egingo du, ipar partetik. Termometroak antzera geratuko dira, 10 eta 28 gradu artean.

Asteburuari begira, hodeiak gurean geratuko dira, eta ur pixka bat bota ahalko dute ere. Euria egiteko probabilitatea batez ere larunbat arratsaldean eta igande goizean zentratuko da. Zaparrada trumoitsuak izan daitezke, gainera. Asteburuko tenperaturak 10-20 eta 9-17 gradu artean geratuko dira. 

Maiatzaren lehenean, goizean euria ere bota ahalko du, baina badirudi arratsalderako atertuko duela. AEMETen arabera, egun horretan tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eta 7 eta 15 gradu artean ibiliko dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide