Goizean ostarteak zabaldu daitezkeen arren, batez ere eguerditik aurrera hodeiak trinkotuko dira. Ez da espero euririk, baina zerbait bota dezake egunaren erdialdean. Une horretatik aurrera haizeak ipar osagaian geratuko da, aparteko indarrik gabe. Beroa mantenduko da: Gasteizen, eguneko tartea 10 eta 25 gradu artean egongo da.
Bihar hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke. Eolok hegotik egingo du goizean, eta iparretik arratsaldean, baina ahul ibiliko da. Termometroari dagokionez, azken orduetako beroa are gehiago handituko da: 10 eta 28 gradu arteko tenperaturak espero dira.