Antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu datozen 48 orduetan. Gaur zerua hodeitsu mantenduko da egun osoan, eta, euria egitekotan, ez da askorik espero. Goizean haize ahul eta aldakorra izango dugu. Arratsalde partean, berriz, ipar haizea nagusituko da, eta bolada gogor batzuk izan ditzake. Termometroetan, batez ere minimoetan igarriko da aldaketa gehiena, dezente altuagoak izango direlako: Gasteizen 8 eta 20 gradu arteko aldea espero da.
Asteazkenean gaurko egoera errepikatuko da: zerua tarteka hodeitsu egongo da, zaparrada txikiren bat izateko aukerarekin. Beste behin ere, arratsaldean ipar haizea izango dugu. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira, eguneko tartea 9 eta 25 gradu artekoan kokatuko baita.