Hodei asko baina prezipitazio gutxi izango ditugu gaur, Euskalmeten arabera. Goizean lainoak agertuko dira, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere eguerditik aurrera. Euria izatekotan, ez da oso handia izango, eta arratsalde partean zentratuko da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldetik aurrera iparretik egingo du ufa, biziago. Termometroan, Gasteizen 9 et 21 gradu arteko aldea ikusiko dugu.
Bihar ere hodeiak izango dira nagusi, eta euri txikia egin dezake. Biharkoan ere haizea arratsaldetik aurrera biziago ibiliko da, ipar-mendebaldetik. Tenperaturak antzera mantenduko dira: minimoak 9 graduan ibiliko dira, era, maximoak, 23 graduan.