Goiz lanbroarekin hasiko da osteguna, eta zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Halere, arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, hauteskundeak iristeko irrikan, baina arratsaldean iparrean finkatuko omen da, bolada biziagoekin. Termometroetan, Gasteizen 6 eta 22 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.
Bihar ere lanbroa agertu daiteke goizean, baina, oro har, goiz oskarbia izango dugu. Arratsalderako, beste behin bero hodeiak garatuko dira, eta arratsean, berriz, zaparrada txikiren bat egon daiteke. Egotekotan, ekaitz izaera izan dezakete, gainera. Tenperaturek are gehiago egingo dute gora: 4 graduan hasi eta 27 gradura iritsi daitezke hiriburuan.