⛅ EGURALDIA

Zeru garbiak eta termometroa gorantz

Erredakzioa 2023ko apirilaren 18a

Eguraldi eguzkitsuak segida izango du datozen orduetan ere, eta batez ere bihar bero gehiago nabarituko da.

Zenbait lekutan eguna lainoarekin hasiko bada ere, lehen orduetatik horiek altxatuko dira pixkanaka, eta zeruak garbi geratuko dira. Haize ahula izango dugu, norabide aldakorrekoa. Arratsaldean osagai nagusia ipar-ekialdekoa izango da, eta biziago arituko da. Termometroetan, 3 eta 17 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. 

Biharko, ez da aldaketarik espero zeruan. Laino batzuk ere sor daitezke egunaren hasieran, baina, oro har, egun eguzkitsua izango dugu. Egotekotan, goi hodeiak agertuko dira. Haizeak indar askorik gabe jarraituko du, hego-ekialdetik gehienetan. Termometroetan, pilatutako beroa nabarituko da: Gasteizen 3 eta 24 gradu arteko aldea espero da, baina zenbait tokitan izotza sortzeko arriskuaz ohartarazi du Euskalmetek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago