Max saria irabazi du Iñaki Rikartek

Erredakzioa 2023ko apirilaren 17a

Cadizeko Falla antzokian ospatu dituzte Max sariak. / Premios Max

Eszena zuzendaritza onenaren saria jaso du gasteiztarrak 'Supernormales' obragatik

Supernormales antzezlanean egindako lanagatik, eszena zuzendaritza onenaren Max saria jaso du gaur gauean Iñaki Rikarte zuzendari eta aktoreak. Cadizeko Falla antzokian ospatu den jaialdian izan da, Espainiako arte eszenikoetako lan onenak saritu dituzten jaialdian. 

Esther Carrodeguasek idatzi eta Centro Dramatico Nacionalen eskutik taularatutako obrarengatik saritu dute arabarraren lana, desgaitasun fisiko edo psikikoa duten pertsonen sexualitateaz hitz egiten duen komedia satirikoagatik, hain zuzenApirilaren 28tik maiatzaren 28ra bitartean berriz ere ikusi ahal izango da obra CDNn, eta udazkenean helduko da Euskal Herrira.

Max sarietan, baina, ez du lehenengo aldia Rikartek. Aktore moduan izendatu izan dute aurretik, eta 2018an Kulunka taldearen Solitudes lanak jaso zuen obra onenaren saria, Rikartek berak zuzendutako lana.

Aurten saritu dituzten euskal lanen artean, gainera, Maria Goirizelaiak egokitzapen onenaren saria irabazi du, Yerma lanagatik, Pascal Gaignek konposizio musikal onenarena 'Eta orain zer?' lanagatik, eta Tanttaka Teatroak ekoizpen lan onenarena Sexberdinak lanagatik. Sari nagusien artean, gainera, besteak beste, Tricicle taldeak Ohorezko Max saria jaso du egindako ibilbide oparoagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago