⛅ EGURALDIA

Euri apurrik ez

Erredakzioa 2023ko apirilaren 17a

Lorenzo jaun eta jabe izango da gaur, bihar goizean hodeiek haren erregetza zertxobait ilunduko duten arren. 

Eguraldi eguzkitsuarekin hasiko dugu astea, eta, antza, berdinetan mantenduko da datorren asteburura arte, euri arrastorik gabe. Ipar haizea izango da astelehen gehienean, eta arratsaldean bereziki indartsua izan daiteke. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 3 eta 15 gradu artekoa espero da. 

Bihar, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean hodeiak gutxituz joango direla iragarri du Euskalmetek. Haizean ez da aldaketarik atzemango: iparraldetik joko du, arratsalde partean bolada gogorrak izango dituelarik. Tenperaturetan ere, antzeko egoeran egongo da asteartea: hiribururako tartea 4 eta 16 gradu artekoa izango da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago