Ostegun honetan, apirilaren 13an, Aldundiak Arabako Literatura Sariak banatu ditu, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako gala batean. Zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko zein gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin sariak entregatu dira:
- Mikel Ayllon Corral: Euskarazko Ipuinen XLIII Lehiaketa, Ignacio Aldecoa Saria.
- Oskar Gaztelu Bilbao: Euskarazko Poesiaren XXXII Lehiaketa, Ernestina de Champourcin Saria.
- Marcelo Donadello: Gaztelaniazko Ipuinen LI Lehiaketa, Ignacio Aldecoa Saria.
- Jose Ignacio Lopez Hernandez: Gaztelaniazko Poesiaren XXXII Lehiaketa, Ernestina de Champourcin Saria.
Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute, eta, horrez gain, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute. Gainera, probintziako liburu dendetan eta lurraldeko liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Bestalde, gaztelaniazko ipuinen bilduma, Fulgencio Pimentel argitaletxearekin lankidetzan, Espainiako eta Hispanoamerikako liburu denda nagusietan banatuko da.
Sari banaketan izan dira, besteak beste, Cristina Gonzalez bigarren diputatu nagusiordea, Ana del Val Kultura diputatua eta Emilio Sola Gizarte Politiken diputatua, baita Arabako erakundeetako zein kultura arloko beste ordezkari batzuk ere.