⛅ EGURALDIA

Estalita, baina euritan eskas

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 08:30

Igandera arte zeru estaliak nagusituko dira, egun horretako arratsaldea garbiago agertuko den arren. Euria izango dugu, baina ez gehiegizkoa.

Hodeitza handiek eta euriak segida izango dute goizean, soro eta ekosistemen onerako. Ez da espero, ordea, euri asko botako duenik. Eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira, noizean behin zaparradaren bat botatzeko aukera mantenduko den arren. Goizean haizeak mendebalde osagaia izango du, eta arratsalderako iparraldekoa hartuko du. Bolada gogorrak izan ditzake. Termometroan, 6 eta 17 gradu artekoak ikusiko ditugu.

Asteburuari begira, hodeitza mantenduko da, bai eta euri txikia egiteko aukera ere. Batez ere larunbatean egongo da estalita, baina igande eguerditik aurrera argiago egongo da. Iparraldeko haize indartsua mantenduko da asteburu gehienean; hurrenez hurren, Gasteizen 6-13 eta 3-16 gradu artean ibiliko dira tenperaturak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago