Denboraldi osoan zehar zortzi onenen artean sailkatuta egon ostean, azken jardunaldian eskuratu beharko du Baskoniak aurtengo playoff kanporaketan aritzeko txartela. Hil ala biziko partida izango da gasteiztarrentzat eta eszenatokirik zailenean lehiatu beharko dira gainera. Aurrez aurre Olympiakos, sailkapeneko liderra, izango dute Peñarroyaren mutilek. Pireon izango da norgehiagoka erabakiorra, ostegunean, 20:00etan.
Garaipena lortzekotan poltsikoan izango du, gutxienez, zortzigarren postua. Galtzekotan ordea, Zalgirisek Bayern Munichen aurkako partida (ostirala, 20:30) galdu zain geratu beharko dute gasteiztarrek.