Gaur goizean lainoak ager daitezke, baina, gainerakoan, egun eguzkitsua espero da. Haizeak iparraldetik egingo du ufa, eta bereziki arratsalde partean gogotik egingo du. Termometroetan, hotza nabarituko da ordu ilunetan: AEMETen arabera, hiriburuan -2 eta 13 gradu arteko aldea espero da.
Bihar, berdinetan ibiliko da zerua. Behin goizean goizeko lainoak pasata, Lorenzo gailenduko da Euskal Herriko zeruetan. Biharkoan ere ipar haizea izango dugu, eta arratsaldean bolada gogorrak izango omen ditu. Termometroetan, maximoek dezente egingo dute gora berriro, baina minimoak ere oso minimotan tematuko dira: 0 eta 17 gradu arteko tenperaturak iragarri dituzte.