Harkaitz Cano, Marta Sanz eta Castillo Suarez, Liburuaren Egunaren bueltan

Erredakzioa 2023ko api. 3a, 18:08
'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia aurkeztuko du Harkaitz Canok.

Apirilerako 15 jarduera antolatu ditu Ignacio Aldekoa kultur etxeak; liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira.

Ignacio Aldekoa kultur etxeak hamabost jarduera prestatu ditu apirilerako, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan. Liburu aurkezpenak eta literaturari buruzko solasaldiak izango dira, eta, besteak beste, Castillo Suarez, Harkaitz Cano, Marta Sanz, Anjel Erro eta Mikel Ayllon izango dira hizlari.

  • Hilaren 11n, 18:00etan, Oskar Gaztelu izango da Baserria (h)uz(s)ten obrarekin. Champourcin poesia lehiaketaren irabazlea Anjel Errorekin batera arituko da solasean. Ostean, 19:00etan, Alaska poema liburua aurkeztuko du Castillo Suarezek.
  • Hilaren 12an, 18:00etan, Intemperie liburuaren egile Jesus Carrasco izango da, Antonio Altinorekin hizketan. 19:00etan, berriz, Marta Sanz idazleak bere azkeneko nobela aurkeztuko du: Persianas metalicas bajan de golpe.
  • Hilaren 13an, ostegunarekin, Jose Ignacio Lopez Hernandez Champourcin poesia lehiaketaren irabazlea izango da Breve genealogía de la sombra lana aurkezten, Kepa Muruarekin batera. Eta, ordubete beranduago, 2022ko Literatura Sarien banaketa egingo dute.
  • Hilaren 14an, 18:00etan, Mercedes Abadek Escuela de escritura bere azken liburua aurkeztuko du.
  • Hilaren 17an, 19:00etan, Mikel Ayllon izango da hizlari. Ignacio Aldekoa saria jaso du Elur beltza obrarekin.
  • Hilaren 19an, 18:00etan, album ilustratuak ongi irakurtzeko tailerra eskainiko du Carmen Elvirak, eta 19:00etan Los poetas del rock hitzaldia eskainiko du Joserra Rodrigok.
  • Hilaren 21ean, Aita haurrentzako liburua aurkeztuko du Ritxar Bacetek; Mario Unamunorekin batera izango da hizketan.
  • Hilaren 24an, 19:00etan: El papel del espectador: de leer a ver teatro hitzaldia izango da, Sandra Maturanaren eskutik.
  • Eta amaitzeko, hilaren 26an, 19:00etan: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia aurkeztuko dute Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide