Bideoa: PHOT.OK
13:21ean atera dira Gasteiztik, honako kale hauek zeharkatu eta gero: Lasarteko ataria, Elvira Zulueta, Gaztelako ataria, Ramon y Cajal, Sendako pasealekua, Manuel Iradier, Eduardo Dato, Postak, Andre Maria Zuriaren plaza, Mateo Moraza, Olagibel, Judimendiko etorbidea, Valladolid eta Bruselako etorbidea.
Itzulia, apirilaren 3tik 8ra
Euskal Herriko Basque Country Itzuliaren 62. edizioak sei etapa izango ditu, apirilaren 3tik 8ra, Aste Santuarekin batera.
Apirilaren 3an, lehenengo etapa Arabatik igaroko da: 12:59an Gasteizen, Mendizabalako aparkalekuan, hasi eta Bastidan (Arabako Errioxa) amaituta. 165,4 kilometroko etapa izango da, eta, besteak beste, Opakua mendatea igoko dute txirrindulariek, mendiko lehen maillota lehiatzeko. Ondoren, errepide estuak eta oso bihurgunetsuak izango dira: Maeztu, Bernedo, Urizaharra, Ozio, Bastida, Eltziego, Guardia eta Samaniegotik igaroko da tropela, berriz ere Bastidara itzuli eta esprintean bukatzeko.
Trafikoan eragina
Arabako sei errepidetan eta hiriburuko hainbat kaletan, batez ere erdialdean, eragina izango Euskal Herriko Itzuliaren irteera etapak (irakurri bando osoa hemen):
- Gasteizko kaleak eta inguruak (12:45etik lasterketak hiria utzi arte, 13:20ak aldera): Lasarteko Atea, Elvira Zulueta, Gaztelako Atea, Ramon y Cajal, Senda Pasealekua, Manuel Iradier, Dato, Posta, Andre Maria Zuria, Mateo Moraza, Olagibel, Judimendi Etorbidea, Valladolid eta Brusela Etorbidea.
- Aparkalekuak: Debekatuta dago ibilgailuak aparkatzea Lasarteko Atean eta Maite Zuñigan (06:00etatik 13:30era), baita Mendizabalean ere (16:00ak arte).
- Tranbia: Angulema eta Legebiltzarraren arteko adarra moztuta 12:30etik 13:30era arte.
- Ostalaritza: Dato, Postas eta Mateo Morazako establezimenduek debekatuta dute mahaitxoak jartzea Itzulia igaro arte.
- Arkauti: irteera A-132 errepidetik.
- Arabako errepideak: mozketa Erentxun parean, Aguraingo norabidean (A-3110); mozketa Maeztun, 14:00etatik 14:30era (A-132); Errioxako mugan, Logroñorako noranzkoan (N-124), 15:00etatik 15:30era; eta Guardian (N-232), 16:00etatik 16:40ra.
- Bastidan (helmuga): Briñasetik Harorantz doan trafikoaren desbideratzea eta A-124 errepidearen mozketa (08:00-11:00 eta 18:00-20:00), paneletan adierazitako ibilbide alternatiboekin.
IBILBIDEA
MAPA
Bigarren etapak Viana eta Leitza lotuko ditu, eta Nafarroatik ibiliko da osorik. Hirugarren etapa Gipuzkoan hasi eta bukatuko da, Errenteriatik Amasa-Villabonaraino. Ondoren, Bizkaira igaroko da lasterketa, hurrengo bi etapak bertan jokatzeko: laugarren jardunaldiaren irteera eta helmuga Santurtzin izango dira; bosgarrena, berriz, Zornotzan hasi eta bukatuko da. Azken etapa, aurreko urteetan bezala, Eibar ingurutik ibiliko da, herri armagilean hasi eta bukatzeko.
- 1. Etapa. Apirilak 3, astelehena: Gasteiz - Bastida
- 2. Etapa. Apirilak 4, asteartea: Viana - Leitza
- 3. Etapa. Apirilak 5, asteazkena: Errenteria - Villabona
- 4. Etapa. Apirilak 6, osteguna: Santurtzi - Santurtzi
- 5. Etapa. Apirilak 7, ostirala: Zornotza - Zornotza
- 6. Etapa. Apirilak 8, larunbata: Eibar - Eibar