⛅ EGURALDIA

Hodeiek desagertzera joko dute

Erredakzioa 2023ko apirilaren 3a

Goiz hodeitsua izango dugu, baina arratsaldetik aurrera garbitzera joko du. Bihar egun eguzkitsua espero da, baina 0 graduren langara hurbilduko dira minimoak. 

Asteburuan agertutako hodeitzen segidan, goizean oraindik ere hodeiak ikusiko ditugu zeruan, eta euri pixka bat bota dezakete ere. Arratsaldetik aurrera, baina, argiguneak handitzen joango dira, eta horiek gailenduko dira arratsaldearen amaierarako. Haizea iparrean mantenduko da, temati, bolada gogorrekin. Termometroetan ez da espero aparteko aldaketarik: Gasteizen 3 eta 13 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Bihar lainoekin esnatuko da eguna, baina, behin horiek altxatua, joera orokorra eguzkiarena izango da. Haizea ez da aldatuko, eta iparraldeko osagaiarekin mantenduko da bihar ere; bereziki arratsaldean haserretu daiteke. Eguzkia ez dagoenean, baina, hotza nagusituko da, eta izotza sor daiteke ere: 0 gradutan hasi eta 13 graduraino igoko dira eguneko tenperaturak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago