⛅ EGURALDIA

Hozteko bidean

Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 08:41

Aurreko egun eguzkitsuak atzean utzi eta hodeiak izango ditugu bueltan, noizean behin euria egiteko probabilitatearekin. 

Aldaketa martxan da. Euskalmeten arabera, gaur zeru hodeitsuak izango ditugu, eta baliteke ere euria egitea. Haizeak mendebaldetik joko du hasieran, zenbaitetan gogotsu, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du Eolok. Tenperaturek beheranzko joera hatuko dute: Gasteizen 8 eta 18 gradu artean mugituko dira. 

Asteburuari begira, hodeiak mantenduko bide dira. Euria izatekotan, larunbat arratsaldean eta igande goizean dago arrisku gehien. Oro har, haizeak iparraldetik egingo du ufa, bolada gogor batzuekin. Tenperaturek beherantz jarraituko dute: larunbatean 5 eta 13 artean ibiliko dira; igandean, berriz, 4 eta 14 gradu artean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide