30 urte beteko dira hurrengo urtean Betagarri talde gasteiztarra lehenengo aldiz taula gainera igo zenetik. Ostean, 24 urte pasa zituzten, taulaz taula, ska eta rock musikarekin plazak betetzen. 2017an eman zuten azkenekoa, eta orain, hiru hamarkada beteko dituztela ospatzeko kontzertu bereziak egingo dituzte urte amaieran; abenduaren 30ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira, eta urtarrilaren 13an Bilboko Kafe Antzokian.
"Pasa da asko. Falta da gutxi", hitzokin jakinarazi du taldeak sare sozialetan bi kontzertu berezi eskainiko dituela urtebetetzea ospatzeko. 2017ko uztailean eman zuen Betagarrik azkenengo kontzertua Lakuntzan ospatutako Hatortxu Rock jaialdiaren 20. edizio berezian, eta Gasteiz eta Bilbon eman nahi diote amaiera 30 urteko ibilbideari. Taula gainean ez dira faltako Iñaki Ortiz de Villalba, Iker Uriarte, Izagirre, Aitor Agirre, Unai Lobo, David Gaviña eta Mikel Sanz. Dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai: www.musikaze.net/betagarri