Hodei gutxirekin mantenduko zaigu ere osteguna, lehen zatian bederen. Arratsaldean erdi eta goi mailako hodei gehiago pilatuko dira. Hego-mendebaldeko haizea izango dugu; ahul-bizi ibiliko da gehienetan, baina bolada gogorrak har ditzake ere. Termometroetan, berotasuna mantenduko da, egun gehienean, eta abisu horia bere horretan dago, baso sute arriskuagatik. Izan ere, minimoak dezente igoko dira, 9 graduan hasita. Maximoak, berriz, 22 graduren bueltan egongo dira.
Zeru gardenak gaur baino ez dira mantenduko, bihar eguna hodeitsu esnatuko bide delako. Haizea ere gogor mantenduko da, batez ere ipar-mendebaldetik. Beroa, ordea, zertxobait neurtuko da, maximoetan bederen: AEMETek 9 eta 19 gradu arteko aldea iragarri du Gasteizerako.